udalak

Administrazino publikoan kudeaketak elektronikoki egiteko aholkularitza saioa Diman

Asier Abrisketa 2023ko otsailaren 14a

Udaletxeko pleno aretoan egongo dira eguazten goizean, zalantzak argitu eta aholkuak emoteko.

Dimako Udalak herritarrei administrazino publikoaren kudeaketak online egiten erakusteko saioa antolatu dau zezeilaren 15ean, udaletxean bertan 10:00etatik 13:00etara. Bertan ohikoak diran izapide eta kudeaketak egiteko aholkuak emon eta bakotxaren zalantzak argituko dira batetik. Bestetik, ziurtagiri digitala eta Cl@ve personal iraukorra lortzean lagunduko da. Holan, jentea autonomoagoa izan ahalko da, oindik aurrera kudeaketak ordenagailuz egiteko bidean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!