eskupelotea

Amaia Aldai txapeldunorde izan da V. Bizkaia Txapelketan

Asier Abrisketa 2023ko ots. 14a, 10:41
Andrazkoen V. Bizkaia Txapelketako finala // bizkaia.eus

Bizkaia Frontoian jokatutako finalean 22-21 irabazi eben Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osesek, Aldai eta Nora Mendizabalen aurka.

Barikuan amaitu zan andrazkoen V. Bizkaia Txapelketea eta Amaia Aldaik Nora Mendizabalegaz garaipenez betetako txapelketea galdu barik pasau badabe be, Bizkaia Frontoiko finalean ez ziran 22ra heldu. Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses urten ziran txapeldun, 22-21 estuagaz irabazita.

"Partidu nahiko eskasa" izan zan finala dimoztarren eretxiz eta aurrelari biak partidutik kanpo egon zirala, bera txarrago ibili zala onartu dauan arren: "Lehen zatian asmatu ezinean ibili nintzan eta uste dot, hor egon dala kakoa". Halanda be, atzelariak "sendo" jokatu ebela dino eta holan, partidu osoan galtzean joan ostean lortu eben 21era heltzea. Atzen tantuan, Arrizabalagak hormabikoa egin eta Aldai pelotara heldu zan baina ezin ondo erantzun.

MLK Binaka

Mendizabal be bidelagun daukala, Emakume Maste Cupek antolatutako Master Laboral Kutxako Binakako Txapelketea be hasi dau Aldaik. Leire Garai eta Enara Gaminde izan ebezan aurkari txapelketako lehen partiduan, 22-16 irabazi eben. Olatz Arrizabalaga eta Andrea Capellanen kontrakoa izango da bigarren jardunaldia, hilaren 26an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!