eskupelotea

V. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2023ko urt. 31a, 11:59

Ligaxka faseko hiru partiduak irabazi dauz Mendizabalegaz, atzena 22-16 Garai eta Capellanen kontra. Finalean Arrizabalaga eta Oses garaitu beharko dabez.

Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek V. Bizkaia Txapelketako ligaxka fasea gainditu dabe, hiru partiduak irabazita: 22-14, 22-16 eta 22-16. Holan, lortu dabe zezeilaren 11-12ko astegoinean Miribillan jokatuko dan finaleko lehian egotea. Arrizabalaga eta Oses izango dabez aurkari, ligaxka faseko bigarren partidua errepikatuko da beraz, orduan 22-16 irabazi eban dimoztarrak.

Aldaik aitortu dauanez, Garai eta Capellanen aurkako ligaxkako atzen partiduan, "egia da Nora eta ni nahiko eskas hasi ginala". Gero, sakea lortu eta aurkariei min egiten hasi zirala azaldu dau bai eta Capellanek egindako lana goraipatu be, "jokoz kanpo ixten eustan". Halanda be, 10-14 galdutetik 16-14 irabaztera pasetea lortu eta ordutik aurrera, Aldai eta Mendizabalena izan zan partidua. "Amore ez emotean egon zan kakoa", biribildu dau Dimakoak.

MLK atzeratuta

Aldaik Emakume Master Cupek antolatutako Master Laboral Kutxa Binakako Txapelketea be hasi behar eban astegoienean, baina atzeratu egin da. Hemen be, Mendizabalegaz batera arituko da dimoztarra, lehen partiduan Enara Gaminde eta Leire Garairen kontra lehiatu behar ziran baina Gaminde gaixorik dagoala-ta, atzeratu egin da. Aldaik argitu dauanez, ez da data barririk zehaztu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!