Dimetaleroak

Arratians eta Penny Fleck taldeek Diman joko dabe barikuan

Bea Azpiri 2023ko urt. 26a, 11:22
Penny Fleck taldea.

Dimetaleroek antolatutako "itzulera jaia" arrastiz hasiko da, pintxopote eta dj Gaztxegaz; kontzertuak barriz, gauez izango dira.

Dimetaleroak alkarteak “itzulera jaia” antolatu dau Diman bariku arrastirako. Jaia, arrastiko 18:30ean hasiko da pintxo-poteagaz eta dj Gaztxeren musikeagaz. Gauean, 22:00etatik aurrera, Penny Fleck eta Arratians taldeek kontzertua emongo dabe Abaroa aretoan. Dimetal jaiaz gainera, urtailetik maiatzera eta urri lehenengotik abendura arte, hileko atzen barikuan, kultur ekintzak antolatu gura ditu Dimetaleroak Kultur Elkarteak.

Penny Fleck, rock musikea egiten dauan Durango eta Otxandioko taldea da. Bere izenak adierazoten dauan moduan arratiarrak dira Arratians taldekoak, lehengo MG taldeko kideak, hain zuzen be. Reggae estiloko musikea egiten dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!