musikea

Eingo eskoleak jaia ospatuko dau zapatuan Diman

Bea Azpiri 2023ko urt. 26a, 11:02

Ikasle zein zaleak 11:30ean batuko dira plazan eta egun osoan ibiliko dira kantuan eta jantzan.

Eingo eskolako ikasle eta lagunek neguko jaia ospatuko dabe zapatuan, hilak 28. 11:30ean batuko dira Dimako plazan eta alkarregaz poteoan ibiliko dira kantuan eta jantzan eta gero, argazkia aterako dabe. 14:00etan, baba jana izango dabe Artaungo Azurmendi jatetxean eta bazkalostean, barriro be kanteteari eta jantzan egiteari ekingo deutsie.

Jai honen helburua, eskolakoak eta zaleak, hau da, Eingogaz batetik bestera dabizanak, batzea da, alkarregaz egoteko, berba egiteko, abestuteko, jantzan egiteko eta musikea joteko. Eingo eskolan musika tradizionala ikasten da: trikitixea, perkusinoa, kantua eta jantzea, ikuspegi bateratu bategaz. 2022ko urri lehenengoan hasi zan eskolak emoten eta 62 ikasle dira daborduko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!