umorea

Zuhaitz Gurrutxagak 'FutbolisTOK' bakarrizketea egingo dau Diman

Bea Azpiri 2023ko urt. 24a, 12:31

Eguenean, 19:00etan hasiko da osasun mentalaren gainean hausnarketea eragiten dauan FutbolisTOK umorezko bakarrizketea eskolako kamaran.

Urtailaren 26an, Zuhaitz Gurrutxaga Diman izango da, eskolako kamaran FutbolisTOK bakarrizketea taularatuten, 19:00etatik aurrera. Izena aldez aurretik emon behar da kultura.dima@bizkaia.org helbidean edo 621 184 503 telefonoan. Izena emon barik be itxiko da jentea sartzean, baina lekurik ez badago, izena emon dabenek izango dabe lehentasuna. 

Gurrutxaga, batez be, Herri txiki infernu handi ETBko saioaren aurkezlea izatetik ezaguna bada be, futbolaria be izan zan eta bakarrizketan, futbolista baten konfidentziak kontetan ditu umoregintzan, telebistan, antzerkian eta musika munduan bizi izan dituan beste esperientziakaz batera. Umorea erabiliz, eguneroko bizipenak eta gorabeherak erlatibizau eta nork bere buruaz barre egitea bilatzen dau.

FutbolisTOKen Gurrutxagak, TOC edo nahasmendu obsesibo-konpulsiboa izeneko gaixotasunaz egiten dau berba; izan be, lehen mailako futbolari zanean, gaixotasun hori diagnostikau eutsien Gurrutxagari.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!