Eskupelotea

Astegoienean jokatutako partidu biak irabazi dauz Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2023ko urt. 23a, 11:59

Bizkaia Torneoko zein Euskal Ligako partiduak jokatu dauz eta datorren astegoienean, Master Cupeko binakako txapelketea hasiko dau.

Amaia Aldai pelotari dimoztarrak txapelketa bi daukaz jokoan, Bizkaia Torneoa eta Euskal Liga, eta oin arte bakotxean jokatutako partidu biak irabazi ditu. Horrezaz gain, domekan hasiko da Emakume Master Cupeko MLK Binakako Txapelketea eta Nora Mendizabal izango dau bidelagun; Enara Gaminde eta Leire Garai garaitu behako dabez ligaxka faseko lehen partiduan.

Bizkaia Torneoan, barikuan jokatu eben Aldai eta Mendizabalek ligaxkako atzenurren partidua eta 22-16 irabazi eben, Arrizabalaga eta Osesen kontra. Ligaxkako atzen partidua Zallan jokatuko da zapatuan Garai eta Capellanen kontra. Euskal Ligako partidua barriz, zapatuan jokatu dau Gamindegaz eta 22-19 irabazi eben Etxegarai eta Oseses kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!