Eskupelotea

Bihar hasiko da andrazkoen V. Bizkaia Txapelketea

Asier Abrisketa 2023ko urt. 12a, 11:42

Amaia Aldairen bikotea Nora Mendizabal izango da zezeilaren 10era arte jokatuko dan txapelketan, Etxegarai eta Gaminde izango dira lehen aurkariak.

Urtailaren 13an emongo jako hasikerea andrazkoen eskupelotako V. Bizkaia Txapelketeari eta lehia horretan egongo da Amaia Aldai pelotari dimoztarra, Nora Mendizabalegaz batera. Beste hiru bikoteak Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses, Madalen Etxegarai eta Enara Gaminde, eta Leire Garai eta Andrea Capellan dira. 

Hasteko, ligaxkako hiru jardunaldi egongo dira, hilaren 13an eta 20an Bilboko Bizkaia frontoian eta hilaren 28an, Zallan. Arrastiz jokatuko dira danak, 18:00etan, eta Bizkaia frontoiko Facebook kontuan egongo dira ikusgai zuzenean. Finala barriz, zezeilaren 10ean jokatuko da, hau be Bilbon, eta ETBn ikusi ahalko da.

Kluben arteko txapelketea

Bizkaia Txapelketeaz gainera, Amaia Aldak Euskal Herriko Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketea be hasiko dau asteon, zapatuan. Txapelketa honetan Enara Gaminde izango dau lagun, ligaxkako bost jardunaldiei aurre egin eta finalera ailegetako helburuagaz. Lehen partiduan, Leire Garai eta Nora Mendizabaleri egin beharko deutsee aurre, zapatuan Gasteizen, 16:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!