Urtailaren 6an, Frontoi Txikiko Buruz-buruko Txapelketea jokatuko da lehenegoz Diman. Herri txapelketea izango da, amateurrentzako bakarrik; antolatzaileek argi itxi dabe-ta ez dala federaurik onartuko: "Federauak errekara!". Izena egunean bertan emon behar da Baltzola jatetxean, 10:00etatik 10:30era, eta bost euro ordainduko beharko dira.
Goizeko 11:00etan hasiko dira partiduak plaza alboko frontoi txikian eta kanporaketetan aurrera egin ahala, finalista bi geratuko dira frontoian. Honeen arteko partidua 13:00etan hasiko da eta irabazleak txapela zein izen-emoteagaz lortutako dirua jasoko dau sari lez.