Bardintasuna

Bihar aurkeztuko da Dimako II. Berdintasun Plana

Asier Abrisketa 2022ko abe. 21a, 11:05

Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena kazetari eta umoregileek gidatuko dabe saioa, 19:00etan eskolako kamaran.

Atzen hileetan plana landu ostean bihar, hilak 22, aurkeztuko deutsa Udalak herriari Dimako II. Berdintasun Plana. Eskolako kamaran da hitzordua 19:00etan, eta aurkezle lanak egiteko konbidau ditue Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena, kazetari eta umoregileak biak, "feminismoa umoretik be burrukatu daitekelako".

Bardintasun plana, 2023 eta 2026 artean indarrean egotea espero da eta Andraizeako kideen laguntzea izan dabe ordezkari politikoek. Lau ardatz nagusi ditu: gobernu ona, andren ahalduntzea, ekonomia eta gizarte antolakuntzea eraldatzea eta indarkeria matxista bako bizitzak sustatzea, hain zuzen be. Iurdana Acasuso zinegotziak zirriborroaren aurkezpenean azaldu ebanez, aurreko plana "guztiz gainditu dauan proposamena da hau; adibidez, aurrekoan ez zan indarkeria matxistea aitatzen ezta andrak ahalduntzea be".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!