Abenduaren 17an jokatu zan Tolosan Diario Vascoren Lau t'erdiko Txapelketea Tolosan, Amaia Aldai eta Miriam Arrillagaren artekoa. Partidu gogorra espero eban Aldaik, eta holan izan zan. Eskuan min hartu ostean, hogeina bardinduta egon ziran eta "zorte apur bategaz" lortu eban 22-20 irabaztea. Holan, aste bitan bigarrenez irabazi dau Dimako pelotariak kaiolako txapelketa bat, aurreko astegoienean Master Laboral Kutxakoa lortu ostean.
Amaiak aitortu dauanez, partiduan ez zan bape eroso sentidu: "Partidura behar baino lasaiago sartu nintzan, tensino barik. Neure jokoagaz ez nintzan gustura ibili eta aireko jokoa ezin neban egin". Halanda be, irabazten egoan, baina egoereak okerrera egin eban, eskoiko eskuan min hartu ostean. Arrillagak hogeina bardindutea lortu eban baina "sufridu" eta "zorte apur" bateri esker heldu zan 22ra Aldai.