Itziar Zabala eskalatzaile dimoztarrak Tanzaniako Musoma herrian pasauko dauz gabonak, bere bikotea dan Ekhi Aboitiz Isuntza taldeko arraunlariagaz batera, Jipe Moyo Centre umerzurztegiko umeakaz. Zentro honetan, Climbing for a Reason ekimenagaz, euren egoera zaurgarriari aurre egiteko eskalatzen hasi dira umeak baina materiala lortzeako zailtasunak handiak dira.
Holan, Zabalak materiala haraino eroatea ebatzi dau eta hau erosi zein bertara eroan ahal izateko, dohaintza kanpaina bat ipini dau martxan GoFoundMe plataforman (klikatu diruz lagunduteko). Diru horregaz katu-hanka zapatilak, arnesak, rokodromorako piezak, magnesioa eta eskalatzeko bestelango materialaz gain, medikamentuak, erropea eta dirua be emongo deutsa Jipe Moyo Centre umezurztegiari.
Hori dala-ta, jentea "zeuzertxu" emoten animau gura izan dau eskalatzaileak, "gure laguntza txiki bat be, eurentzako asko dalako". Gainera, Zabala ingurura heltzean dan lehen eskalatzaile profesionala izango da, eta besteei erakusteaz gain, eskalatzeko bide barriak be zabalduko dauz.