tailerra

Turroia egiteko tailerra antolatu dau Andraizeak

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 7a

Abenduaren 14an eta 15ean egingo da tailerra Diman, izena hilaren 9ra arte emon daiteke.

Dimako Andraizea talde feministeak antolatuta, Turroi ikastaroa emongo da Diman hilaren 14 eta 15ean, arrastiko 18:00etatik aurrera. Gabonetan gozo honeek zelan egin ikasi gura izan ezkero, abenduaren 9a baino lehen emon behar da izena andraizea@gmail.com helbidean edo 679 584 412 telefonoan. Plaza mugatuak dagoz eta Andraizeako kide ez diranentzako, prezioa bost eurokoa izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!