Eskupelotea

Master Laboral Kutxako kaiolako finala jokatuko dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 5a

Miriam Arrillagari irabazita, Olatz Arrizabalaga izango dau aurrez aurre dimoztarrak zapatuan Zornotzan jokatuko dan finalean.

Domekan jokatu dira Master Laboral Kutxako Lau eta Erdiko txapelketearen finalaurreko biak eta ebatzita gelditu dira finaleko parte-hartzaileak: Amaia Aldai eta Olatz Arrizabalaga. Erraz egin dabe aurrera biek, finalaurrekoetan alde nabarmenagaz aurrera eginda. Arrizabalagak 22-2 egin eban Enara Gaminderen aurka eta Aldaik 22-7 irabazi eban Arrillagaren kontra.

Aldai eta Arrillaga dira txapelketako atzen edizino bietako irabazleak, bai eta atzen urteko finalistak be. Holan, Aldairen esanetan partidu orekatuagoa espero zan: "Gogorra izango da". Halanda be, dimoztarra nagusitu zan hasikeratik, 8-0tik. Tarteka jokaldiak eutsi eta pelotakada onak emon arren, Arrillagak ezin izan dau Aldairen pelotakaden abiadurea segidu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!