eskupelotea

Master Laboral Kutxako finalerdirako sailkatu da Amaia Aldai

Asier Abrisketa 2022ko aza. 22a, 12:08

Laia Salsamendiri 22-4 "erraz" irabazita lortu dau dimoztarrak aurrera egitea, Miriam Arrillaga izango dau aurrez-aurre abenduaren 4an.

Zaratamon eta Berrizen jokatu dira atzen astegoienean Master Laboral Kutxa 4 ½ ko andrazkoen eskupelota txapelketako final-laurdenak eta Amaia Aldaik, Laia Salsamendi izan eban aurkari. Aldaik BEGITUri azaldu deutsanez, 22-4 amaitu partidua erraz irabazi eban: "Egia da bera lesino larri batetik datorrela, urte oso bat egon behar izan dau geldi; partidu hau hemendik eta hiru hilera jokatuko bazan emoitza desbardina izango zan".

Domekako garaipenaren ostean, finalaurrekoa abenduaren 4an jokatuko da Matienan. Aldaik Arrillaga izango dau aurkari eta "partidu gogorra izango dala" uste dau Dimakoak, aurreko urteko finala gogoratuta: "orduan Arrillagak estutu eustan, 22-14 irabazi neban baina gerra asko emon eustan". Bigarren finalaurrekoa ostera, Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminden artean jokatuko da.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!