Berbaldia

Ahoztar Zelaietak zaintza negozioaren inguruan jardungo dau Diman

Bea Azpiri 2022ko aza. 17a, 11:26

Abaroan aurkeztuko dau kazetariak Residencias SA ikerketa liburua, gaur 19:00etan.

Gaur, hilak 17, 19:00etan, Dimako Abaroan egongo da Ahoztar Zelaieta Residencias SA bere liburua aurkezten. Liburuan, Euskal Herriko zaintza negozioaren interesak eta administrazinoagaz dagozan loturak azalduten dauz.

Zelaietaren arabera, nagusien egoitza pribadu eta kontzertaduen negozio eredua irabazi ekonomikoan oinarrituten da, %25eko errentagarritasunera helduz. Hain negozio errentagarria izanda, Euskal Herrian esku pribaduetan dago batez be zaharren zaintza, eta dagozan 370 egoitzetatik, 277 dira pribaduak. Oin dala 30 urte barriz, EAEko egoitzen %9 baino ez egoan esku pribaduetan. 

Liburuak langileen lan baldintza eskas eta prekarioak be aztertuten dauz, eta honeek daukien eragina zaintzaren kalidade eskasean; baita administrazinoa eta alderdi politikoakaz lotuta dagozan zahar etxeetako jaubeen praktika txarrak be salatuten dauz Zelaieta kazetari eta kriminologoak Residencias SA ikerketan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!