Trinketea

Makeako Irekia irabazi dau Ekhi Ziarrustak

Asier Abrisketa 2022ko aza. 14a, 12:56
Argazkia: Esku pilota.

Iturbegaz batera, Olçomendy eta Lambertek osotutako bikotea 40-34 gainditu eban Ziarrustak barikuan.

Bariku gauean jokatu zan Joko Berrin, Makeako Irekiaren finala Ziarrusta-Iturbe eta Olçomendy-Lambert bikoteen artean. Final gogorra izan zan, Ziarrusta-Iturbe aurretik hasi ostean partidu gehiena atzetik egin eben eta atzen hamar tantuetan hartu eben aurrea, 40-34 irabazteko.

Ziarrusta eta Iturbek 6-2 irabazten hasi eben partidua baina 6-6an bardindu ostean, Olçomendy eta Lambert arin aurreratu ziran, 10-14 tantuetaraino. Ziarrusta eta Iturbek jarraian bardindutea lortu baeben be, barriro hartu eben aurrea aurkariek 16-22ra helduta.

Partiduaren erdialdera helduta, Ziarrusta eta Iturbek erritmoa handitu eta orduan hasi ziran aldea gitxitu eta partiduan sartzean. Lehia estua izan zan, 22-22tik 29-29ra egin eben. Orduan, Ziarrusta eta Iturbek erasokorrago jokatu eta arriskatu ostean, lortu eben aurrea hartzea, dimoztarrak berrogeigarren tantua lortu eban arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!