berbaldia

Basajaun eta Basandrearen inguruko berbaldia egongo da entzungai Diman

Asier Abrisketa 2022ko aza. 9a, 12:14

Xarles Bidegain euskaltzain eta ikerlariak emongo dau berbaldia eguenean, jubiladuen lokalean 19:00etan.

Txumuluxueta Kultur Elkarteak eta Zamakola Alkarteak antolatuta, zemendiaren 10ean Basajauna eta Basanderea, han eta hemen berbaldia egongo da entzungai Dimako jubiladuen lokalean, 19:00etatik aurrera. Berbaldia Xarles Bidegain lapurtarrak emongo dau. Bidegain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria, euskerearen ikertzailea eta Paueko eta Aturrialdeko Unibersidadean Euskal Literaturako katedradun emeritua da.

Euskal mitologian, basoetan bizi diran izakiak dira Basajaun eta Basandre eta herririk-herri istorioa aldatuten bada be, orokorrean artaldeen jagole eta lehen nekazari lez hartzean dira. Mitologiak dinoanez, gizakiok honeei ostu geuntsozan garia ereiteko, zerrak egiteko, errotak eregiteko eta metalak lortzeako teknikak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!