azkorea

Xabier Gartzia "Utxu" hirugarren izan da bigarren mailako Bizkaiko Aizkora Txapelketan

Asier Abrisketa 2022ko aza. 8a, 11:30
Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa

Dimoztarrak hamazortzi minutu eta hogeta bat segundotan amaitu eban probea Lekeition, lehenak baino lau minutu gehiago.

Domekan jokatu zan Lekeitioko plazan bigarren mailako Bizkaiko Aizkora Txapelketea eta bertan egoan Xabier Gartzia "Utxu" azkolari dimoztarra. Utxuk hirugarren postua lortu eban, hamazortzi minutu eta hogeta bat segundo behar izan ebazan 54 hatzkadako enbor bi, eta 60 eta 72 hatzkadako bana zatituteko.

Jardunaldiko irabazlea, alde nabarmenagaz gainera, Aritz Irazabal izan zan, hamalau minutu eta zortzi segundoko denporeagaz. Bigarren Mikel Agirre izan zan hamazortzi minutu eta bederatzi segundogaz, Utxugaz oso parekatuta. Podiuma bete ebenen ostetik amaitu eben probea Marco Nevadok, Daniel Lopezek eta Aritz Oregik, hurrengoz hurrengo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!