Euskaraldia

Gaur hasiko dira Diman Euskaraldirako txapak banatuten

Asier Abrisketa 2022ko aza. 4a, 10:00

Gaur arrastian eta domeka eguerdian egongo da izena emon eta txapa lortzeako aukerea frontoi txikian.

Zemendiraren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da aurtengo Euskaraldia eta herrietan hasi dira daborduko prestaketakaz. Euskara batzorde desbardinak sortu eta Euskaraldia 2022an izena emoteko kanpainak abiatu dira, Diman berbarako. Izena, Euskaraldiaren webgunean be emon daiteke.

Gaur arrastian, hilak 4, eta domeka eguerdian, hilak 6, Belarriprest eta Ahobizi txapak banatu eta Euskaraldian izena emoteko mahaia egongo dira frontoi txikian. Gaurko ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da eta 12:30etik 14:00etara domekan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!