Trinketea

Ekhi Ziarrustak Ehiztarien Kopako txapela jantzi dau Inhar Ugartegaz

Asier Abrisketa 2022ko aza. 3a, 12:14
argazkia: pilota-ttiki.com

Malik Niang eta Antton Luroren kontra  40-31 irabazita lortu eben garaipena Donibane Garaziko Garat trinketean.

Urri bigarrenaren 31n jokatu zan XXIX. Ehiztarien Kopako finala Donibane Garaziko Garat pelotalekuan eta bertan lehiatu ziran Ziarrusta-Ugarte eta Niang-Luro bikoteak. Partiduak bizkaitarren alde egin eban atzenean eta beraz, txapeletako bat Dimara ekarri dau Ekhi Ziarrustak.

Ziarrusta eta Ugarte partidu osoan mantenidu ziran aurretik, baina alde handirik mantenidu barik. Holan, aurkariek honeek harrapetako aukerak izan eta aprobetxau ebezan baina ez eben lortu aurrea hartzea. Hiru bardinketa egon ziran guztira, partiduari bueltea emoteko aukerak zabalduta baina bizkaitarrek eustea lortu eben hiruretan: 17 tantuko bardinketan, 27koan eta 31n. Atzen bardinketearen ostean, Niang-Luro bikoteak ez eban beste tanturik lortu eta jarraian heldu ziran Ziarrusta eta Ugarte 40ra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!