feminismoa

'Contra la banalizacion del feminismo' liburuaren aurkezpena egingo da bihar Diman

Bea Azpiri 2022ko aza. 2a, 16:54

Abaroa Aretoan egingo dau aurkezpena Maria Gorosarrik, saiakerearen egileak, 18:30ean.

Andraizea taldeak antolatuta, bihar 18:30ean izango da Maria Gorosarriren Contra la banalizacion del feminismo saiakerearen aurkezpena Dimako Abaroa Aretoan. Egilea bertan egotekoa da.

Saiakera honetan Gorosarrik, feminismoaren banalizazinoa dakarzan mobimentuaren inguruko hainbat klitxe ikustarazoten ditu. Egilearen arabera, inor ez danean ez-feminista moduan agertzen, feminismoak ez dau aprobetxau momentu historiko hori, andren eskubideen atzerapausuak galarazoteko egiturak sortzeako. 

Maria Gonzalez Gorosarri (Durango, 1978) Zuzenbidean eta Kazetaritzan lizentziatua eta EHUko irakaslea da. Horrezaz gain prensa, historia eta mobimentu  politikoen gaineko hainbat ikerketa argitaratu ditu. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!