eskupelotea

Amaitu da VIII. Udagoieneko Orbela Txapelketea

Asier Abrisketa 2022ko aza. 2a, 11:23
argazkia: Txumuluxueta.

Nagusien artean Olaetxeak, andren artean Agirrek eta kadete mailak Meabe dimoztarrak jantzi ditue txapelak.

Txumuluxueta Pelota Klubak zortzigarrenez antolatu dau aurten Udagoieneko Orbela Txapelketea. Torneo berezia da, kiniela formatuan jokatuten dalako. Hau da, jokalari bi izan barik, hiru dira pelotalekuan batzean diranak eta tartekatuta jokatuten dabe partidu bardina.

Nagusien finalean Erkiaga II zeanuriztarra, Rekalde dimoztarra eta Olaetxea irurtzundarra lehiatu ziran eta atzen hau izan zan hogeta bi tantuetara heldu zana. Erkiaga eta Rekalde arratiarrei alde handia aterata irabazi eban gainera, hamabi eta hamaika tantu lortu ebezan hurrengoz hurrengo.

Andren finala barriz Zabaleta leitzarraren, Barrocal bergararraren eta Agirre zestoarraren artean jokatu zan. Txapela lortzeako lehia estua egon zan Agirre eta Zabaletaren artean baina atzenean, Agirre heldu zan hogeta bi tantuetara, Zabaleta hogeta bategaz itxita. Barrocalek ostera, bederatzi lortu ebazan.

Kadeteen finalak izan ebazan Dimako jokalari bakarrak, Txumuluxueta klubeko Rekalde II eta Meabe, hirugarren jokalaria Markinako Zearra izan zan. Lehia estuko partidua izan zan hau be, markagailuan alde txikia mantenduta. Txapela Meabek eroan eban baina Rekalde eta Zearra oso hurbil geratu ziran, hemeretzi tantugaz bardinduta.

Finalaurrekoak

Urri bigarrenak 14

  • Kadete: Rekalde II 22, Egilior 17 eta Mandaluniz 15.
  • Andrak: Barrokalek 22, Etxegarai 18 eta Galeano 15.
  • Nagusiak: Erkiaga 22, Rekalde 16 eta Apezetxea 14.

Urri bigarrenak 21

  • Kadete: Zearra 22, Meabe 21 eta Olazabalaga 18.
  • Andrak: Zabaleta 22, Agirre 18 eta Ruiz de Infante 14.
  • Nagusiak: Olaetxea 22, Albizu 17 eta Aurrekoetxea 14.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!