Trinketea

Ekhi Ziarrusta Abadinoko trinkete txapelketako txapeldunorde izan da

Bea Azpiri 2022ko urr. 31a, 15:15
Argazkia: Anboto.org

Inhar Ugartek 33-40 irabazi eutsan dimoztarrari Kepa Arroitajaurregi III. Memorialaren finala Tornosolo trinketean joan dan barikuan.

Finalera zuzenean sailkatu zan Ugarte; Ziarrustak barriz, finalerdikoa jokatu behar izan eban, Santamariaren kontra. Finalerdikoa nagusitasunez irabazi eban dimoztarrak 40-13, baina finalean ezin izan eban gauza bera egin, sarritan, Ipar Euskal Herriko zirkuituan, bere bikotekidea izaten dan Inhar Ugarteren kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!