Eskupelotea

Aldaik eta Mendizabalek txapela jantzi dabe Donostian

Bea Azpiri 2022ko urr. 31a, 15:03

Juanito Alvarez Txapelketako binakako finala 22-8 irabazi eutseen Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek Uxue Oseseri eta Maddi Barrocaleri atzo Egiako pelotalekuan.

Erraz irabazi eben partidua Aldaik eta Mendizabalek. Dimoztarrak, aurreko joko ona egin eban tantuak amaituz, asmatu eban errematean eta min egin eban sakeagaz. Horren aurrean, Osesek eta Barrocalek ezin izan eben ezer egin.

Hasikeratik konzentrauta eta konfiantzeagaz egon zan Dimakoa, sensazino onakaz, eta pozik agertu zan partiduan egindako lanagaitik eta txapelketea irabazteagaitik. “Oso pozik nago txapelketa hau irabazi izanagaitik, horrek beste txapelketetarako be konfiantzea emoten deusta” azaldu eutsan BEGITUri txapeldunak. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!