eskupelotea

Barikuan jokatuko dira Udagoieneko VIII. Txapelketako finalak

Asier Abrisketa 2022ko urr. 27a, 12:36

Kadete, andra eta nagusien finalak 19:00etatik aurrera jokatuko dira Dimako frontoian, 19:00etatik aurrera, kiniela formatuan eta jai giroan.

Urri bigarrenaren 28an amaituko da Dimako Txumuluxueta Pelota Klubak kiniela formatuan antolatutako Orbela Udagoieneko VIII. Txapelketea, 19:00etan hasiko diran hiru finalakaz. Maila bakotxeko finala hiru pelotariren artean jokatuko da, tartekatuta baina partidu bardina jokatuz. Partiduez gain, Txumuluxuetak jaia be antolatu dau; taberna, urdai, zozketa, DJ eta guzti.

Finalak hiru izango dira. Kadeteetako finalera heldu diranak Rekalde II eta Meabe dimoztarrak eta Zearra markinarra dira. Andrak barriz, Barrocal bergararra, Zabaleta leitzarra eta Agirre zestoarra. Atzen finala nagusiena izango da eta bertan lehiatuko dira Erkiaga zeanuriztarra, Olaetxea irurtzundarra eta Albizu learra.

Finalaurrekoak

Finalaurreko saio bi jokatu dira atzen asteetan, hilaren 14an lehena eta 21ean bigarrena. Kadeteen lehen saioan Rekalde II-ak irabazi eban eta Zearrak bigarrenean. Andren arteko partiduetan barriz, Barrokal eta Zabaleta izan dira irabazleak. Nagusietan ostera, Erkiaga II eta Olaetxeak irabazi ditue partiduak hurrengoz hurrengo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!