eraso sexistak

Indarkeria matxista kasuei erantzuteko protokoloa aurkeztuko da Diman

Asier Abrisketa 2022ko urr. 26a, 10:36

Protokolo instituzionala aurkezteagaz batera Bea Egizabalek Klownklusioak ikuskizuna taularatuko dau bihar, eskolako kamaran 19:00etan.

Urri lehenengoaren 27an, eguena, indarkeria matxista kasuei erantzun intituzional bat emoteko protokoloa aurkeztuko dau Dimako Udalak eskolako kamaran, 19:00etatik aurrera. Bertan, eraso sexistak gertatzerakoan, jazoerea salatu eta biktimea laguntzeko zehaztu diran pausuak zehaztuko ditue; etorkizuneko erasoei modu arin eta eraginkorrago batean erantzun ahal izatea da protokolo honeen helburua.

Gero, protokoloa aurkeztu ostean clown emonaldi bat egongo da ikusgai, Bea Egizabalek taularatuko dauan Klownklusioak. Egizabal narratzaile lez hasi zan pailazoa da, 2005az geroztik clown mundua buztartu dau Kontukantoi taldean. Obretan, feminismoa da ardatz nagusia, ipuinetako estereotipoei bueltea emon eta iruditegi barriak sortzeako helburuagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!