Gau baltza

'Bildurretatik kalabazetara' berbaldiagaz berotuko da Dimako Gau Baltza

Asier Abrisketa 2022ko urr. 25a, 10:47

Kokoriko Hezkuntza Faktoriako Aritz Lilik emongo dau berbaldia hilaren 26an; Gau Baltza hilaren 31n ospatuko da.

Heltzear dago Gau Baltza, edo Arimen Gaua, eta hau ospatu aurretik giroa sortu eta tradizino honen nondik norakoak ezetuteko Bildurretatik kalabazetara berbaldia egongo da entzungai Aritz Liliren eskutik, eskolako kamaran, eguaztenean 19:00etan.

Gau Baltzeko egitarau nagusia hileko atzen gauerako dago antolatuta, urri lehenengoaren 31. Hasteko, 17:30ean eskulanak egiteko txokoa egongo da frontoi txikian eta kristalezko pote bana eroatea gomendau dabe antolatzaileek. Gero, ipuin kontalari bat egongo da Abaroan eta hau amaituta hasiko da arimen kalejirea; mamuaren etorrereagaz amaituko da eta ostean, gaztaina erreak banatuko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!