Eskupelotea

Final-laurdenetako ligaxkako atzen postuan dago Danel Elezkano

Asier Abrisketa 2022ko urr. 24a, 12:17

Lau eta erdiko txapelketan, finalaurreko partidu biak galdu dauz Elezkano II.ak, atzena Ezkurdiaren aurka, 22-12.

Lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian Joseba Ezkurdia izan dau aurkari Danel Elezkanok Tafallan eta Dimako pelotariak 22-12 galdu dau partidua. Emoitza horrek, ligaxkako B multzoko atzen postuan mantenidu dau Elezkano eta ia ezinezkoa da daborduko, finalera ailegetea.

Aurreko astean Lasogaz pasau zan modura, partidua bardinduta hasi zan baina arin batean hartu eban aurrea Ezkurdiak. Berrogeta bat minutuko partidua izan zan, 209 pelotakada on. Elezkano irabazten hasi zan arren, lau tantugaz geratu zan, Ezkurdiak aurrera egin eta aldea handitu ahala, partidua erdikaldetik aurrera Dimakoak hamar puntuko aldea gehiago ez handitzea lortu eban, baina gitxitzerik ez: 0-2/2-2/2-4/10-4/10-5/16-5/16-7/20-7/20-12  eta 22-12 egin eban markagailuak.

Astegoien honetan jokatuko da ligaxkako atzen partidua. Elezkano II Elordiren kontra lehiatuko da, B multzoko lehena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!