ondarea

'Dima, 5 zentzumenekin' tailerra egingo da Antzasti museoan

Asier Abrisketa 2022ko urr. 21a, 11:13

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dagoan tailerra hilaren 22an egingo da, Artauneko museoan 11:30ean hasita.

Ondarearen Europako Jardunaldien programazino barruan, hiru ekintza egon dira programauta eskualdean. Urri bigarrenaren 15ean Otzarretako pagadia ezetuteko ibilaldiaren ostean, hilaren 22an izango da bigarren ekintzea: Dima, 5 zentzumenekin. Hau Artaun auzoko Antzasti museoan egingo da, 11:30etik aurrera. Hurrengoa Zeberioko Errementari Museoan egingo da, hilaren 29an.

Dima, 5 zentzumenekin tailerra esperimentazinoan oinarrituko da eta bost zentzumenakaz jolastuko dira partaideak Dimako ondarearen balioa gozatuteko. Herriko profesional eta artistek sortutako ikus-entzunezkoak erabiliko ditue eta bertoko ekoizleen janari-edariak dastatuko dabez. Tailerra, Antzasti museoan izango da 11:30ean eta izena harrera.dima@bizkaia.org helbidean edo 94 631 57 25 telefonoan emon behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!