eskupelotea

Final-laurdenetako ligea galtzean hasi dau Danel Elezkanok

Asier Abrisketa 2022ko urriaren 18a

Lau eta erdiko txapelketan lehiatu zan Dimakoa zapatuan baina 22-7 galdu eban Unai Lasoren kontrako partidua.

Lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian Unai Laso izan dau aurkari Danel Elezkanok Labriten. Zapatuan jokatu zan partidua eta Lasok Elezkano II erraz gainditu eban, 22-7. Emoitza horrek, ligaxkako B multzoko atzen postuan itxi dau Dimakoa eta finalaurrekoetara ailegau gura izan ezkero, hurrengo partidu bietan dana emon beharko dau, Ezkurdia eta Elordiren kontra, hurrengoz hurrengo.

Lasoren aurka jokatutako partidua laburra izan zan, 35 minutu eta 139 pelotaka on baino ez. Hasikera baten partidua bardinduta egongo zala pentsau eben ikusleek, baina gitxi iraun eban lehia estuak, 5-4tik aurrera aldea hamar tantutik gorago egon zan eta: 15-4, 15-5, 19-5, 19-6, 20-6, 20-7 eta 22-7.

Final-laurdenetako hurrengo jardunaldia be Iruñan jokatuko dau Elezkano II.ak, Ezkurdiaren aurka urri bigarrenaren 22an, zapatua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!