aisialdia

Zabalik dago Dimako ludotekea

Asier Abrisketa 2022ko urriaren 18a

argazkia: unsplash.com

Arrastiro zabalduko dauz ateak ludotekeak astebarruan, gaztelekua barriz barikuetan egongo da zabalik.

2022-2023 ikasturterako ludoteka zerbitzua astea hasi orduko ipini da martxan Diman eta gaztelekuak bardina egingo dau barikuan. Biak egongo dira Zaztaparrak taldeko kideen ardurapean.

Ludotekan, lau eta hamabi urte bitarteko umeak batu ahalko dira astelehenetik barikura, 16:30etik 18:30era eskolak dagozan egunean. Gaztelekua barriz, hamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazteek erabili ahalko dabe barikuro, 19:00etatik 21:00etara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!