Eskupelotea

Jokatu dira Udagoieneko VIII. Txapelketako lehen finalak

Asier Abrisketa 2022ko urriaren 17a

argazkia: Txumuluxueta Pelota Kluba.

Hurrengo finalerdiak bariku arrastian jokatuko dira eta hilaren 28ko finalakaz amaituko da Dimako kiniela formatuko txapelketea.

Dimako Txumuluxueta Pelota Klubak antolatutako Orbela Udagoieneko VIII. Txapelketea hiru jardunaldiko torneoa da, kiniela formatuan jokatuten dana. Hau da, jokalari bi izan barik, hiru dira pelotalekuan batzean diranak eta tartekatuta jokatuten dabe partidu bardina. Kadeteen, andren eta nagusien partiduak dira eta lehenak barikuan jokatu ziran Dimako frontoian.

Kadete mailan Txumuluxuetako Rekalde II, Lagun Onak taldeko Mandaluniz eta Joko Alaiko Egilior lehiatu ziran. Lehen partidu hau etxekoak irabazi eban, Rekalde II-k, 22 tantuetara helduta. Zeanuriko Egilior hamazazpigaz geratu zan eta Mandaluniz hamabostegaz. Andrazkoak barriz Barrokal bergararra, Aloña Mendiko Etxegarai eta Olaldeko Galeano. Partidu hau Barrokalek irabazi eban, Etxegarai hamazortzi eta Galeano hamabost tantugaz itxita. Nagusiak ostera, Rekalde dimoztarra, Erkiaga II zeanuriztarra eta Erreka taldeko Apezetxea. Nagusien finalerdiko lehen irabazlea Erkiaga II izan zan, ostetik Rekaldek hamasei tantu lortu ebazan eta Apezetxeak hamalau.

Hilaren 21ean, barikua, jokatuko dira hurrengo partiduak Dimako frontoian 19:00etan eta beraz, orduan ebatziko dira hilaren 28ko finalak jokatuko dabezan jokalariak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!