Domekan jokatu da, Atano III pelotalekuan Kiru Hiriburuak Txapelketako final nagusia. Txapela Capellan eta Arrizabalagak jantzi eben, Aldai eta Mendizabalen kontrako partidua 15-22 irabazi ostean. Partidu gogorra izan zan eta maila handia erakutsi eben lau pelotariek.
Urdindunak hasikeratik ipini ziran aurretik, dimoztarrak eta andoaindarrak ezin izan eutsien bueltea emon, burrukan gogor egin arren. Partidu ostean egindako adierazpenetan, Aldaik onartu eban aurkariak gehiago izan zirala: "Nik uste dot kriston partidua egin dabela eurek, gu baino gehiago izan dira eta gu saiatu eta saiatu arren, irabazi egin dabe". Ha-ta guzti be, egindako lanagaz danak "harro egon daitekezala" gehitu eban Dimako pelotariak.
Ainhoa Romero
Ainhoa Romero lemoaztarrak be jokatu dau Hiru Hiriburuak Txapelketako finala, pelota mistoko gazteen mailan. Baina hau be, txapeldunorde tituluagaz geratu da. Nagore Galeano eta Leire Galeanok lortu eben garaipena, Romero eta Anituari 18-7 irabazi ostean.