ESKUPELOTEA

Orbela Pelota Txapelketea barikuan hasiko da

Ixone Arana 2022ko urriaren 11

Udagoineko txapelketeari barikuan emongo jako hasikerea, arrastiko 19:00etan.

Urri bigarrenaren 14, 21 eta 28an jokatuko da txapelketea. Kadete, andra eta nagusien mailak hartuko dabe parte eta kiniela formatuan jokatuko dabe. Txumuluxueta Pelota Klubak antolatutakoa da txapelketea. 

Kadete mailan, Rekalde II (Txumuluxueta), Mandaluniz (Lagun Onak) eta Egilior (Joko Alai), neurtuko dira. Andrazkoen kasuan, Barrokal (Bergara), Etxegarai (Aloña Mendi) eta Galeanok (Olalde) jokatuko dabe. Nagusien kategorian, X. Rekalde (Txumuluxueta), Erkiaga II (Joko Alai) eta Apezetxea (Erreka) arituko dira Dimako frontoian. 

Hilaren 28an ospatuko da finala, arrastiko 19:00etan Dimako frontoian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!