eskupelotea

Hiru Hiriburuak Txapelketako finalera heldu da Amaia Aldai

Ixone Arana 2022ko urriaren 10a

Argazkia: Hiru Hiriburuak.

22 eta 10 irabazi eban dimoztarrak Bilbon jokatutako finalaurrekoa. 

Nora Mendizabalegaz batera, Andrea Capellan eta Olatz Arrizabalagaren aurka jokatuko dau Aldaik urri bigarrenaren 16ko finalean. Datorren domekan Donostiako Atano III frontoian izango da Hiru Hiriburuakeko estreinako finala. 

Aldai eta Mendizabalek Madalen Etxegarai eta Uxue Osesen aurka irabazi eben, 22-10. Lau pelotariek maila ona emon eben baina dimoztarrak Mendizabalegaz batera ez eban arazo handirik euki partidua bereganatzeko. 14. tantuan min hartu eban atzamar txikian baina partidua amaitzeko gai izan zan, finalerako txartela lortuz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!