ikastaroa

Sukaldaritza osasuntsuaren ikastaroa antolatu dau Andraizeak

Asier Abrisketa 2022ko urriaren 7a

Txaramela pasta agroekologikoaren egileek emongo dabe ikastaroa Diman, hilaren 19 eta 26an.

Andraizea Dimako andra taldeak sukaldaritza osasuntsua lantzeako ikastaroa antolatu dau Txaramela Koop. Elk. Txikiagaz batera. Ikastaroak saio bi izango ditu, urri bigarrenaren 19an lehenengoa eta 26an bigarrena; 18:00etatik 21:00etara izango dira saio biak. Parte hartzeako, izena hilaren 14a baino lehenago emon behar da andraizea@gmail.com helbide elektronikoan edo 679 584 412 telefonora deituta. Ikastaroak bost euroko balioa dauka, Andraizea taldeko kide ez diranentzako.

Txaramela pasta agroekologikoa ekoizten dauan kooperatiba txikia da, "0 kilometroko" lehengaiak eta sasoiko fruta eta barazkiak erabilita. Proiektua ur-errota zahar baten bizitza berreskuratzeko gogoagaz hasi eben eta "agroindustriaren aurrean jaio dan alternatiba" lez identifiketan dabe euren burua, "ama Lurraren defensea eta elikadura burujaubetza oinarri hartuta". Holan, ekoizpenean bakarrik ez, ume zein helduentzako ikastaro eta tailerrak be egiten ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!