ikastaroak

Aisialdiko begirale ikastarorako dirulaguntzea izango dabe dimoztarrek

Asier Abrisketa 2022ko urr. 6a, 11:01

Zemendian hasi eta aprilera arte iraungo dau ikastaroak; dimoztarrek bihar arte daukie izena udaletxean emoteko epea.

Urtxintxa Eskolak begirale ikastaroa emongo dau arratiarrentzako Diman. Kursoa zemendiaren 8an hasiko da eta hurrengo urteko aprilean amaitu. Beste arratiarrentzako izena emoteko epea amaituta badago be, Diman erroldatutakoentzako urri lehenengoaren 7a, barikua, izango da matrikulea egiteko atzen eguna. Horrezaz gain, Udalak herritarrak diruz lagunduko ditu Aisialdiko Begirale titulua aterateko orduan.

Ikastaroaren alde teorikoa betetako, bederatzi asteburutan emongo dira klaseak Diman eta hiru astegoien aterpetxean, guztira kursoaren 150 ordu teorikoak betez. Gero titulua eskuratuteko, bakotxak beste 160 ordu praktiko egin behar dauz udaleku edo bestelako ekintzetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!