bardintasuna

Gaur egingo da Dimako II. Bardintasun Plana landuteko saio irekia

Asier Abrisketa 2022ko urr. 5a, 10:42

Planaren zirriborroa aurkeztu eta herritarren eretxiak jasoko dira gaur, hilak 5, eskolako kamaran 19:00etan.

Dimako Udala 2023tik 2026 indarrean egotea espero dan II. Bardintasun Plana landuten dabil, lau ardatz izango dituana: gobernu ona, andren ahalduntzea, ekonomia eta gizarte antolakuntzea eraldatzea eta indarkeria matxista bako bizitzak sustatzea, hain zuzen be. Iurdana Acasuso zinegotziak azaldu dauanez, aurreko plana "guztiz gainditu dauan proposamena da hau; adibidez, aurrekoan ez zan indarkeria matxistea aitatzen ezta andrak ahalduntzea be".

Udalak bigarren planaren zirriborroa ordezkari politikoek eta Andraizeako kideek landu dabe, Elhuyar Aholkularitzearen, Emakunderen dirulaguntzearen eta Arratiako Udalen Makomunidadearen laguntzeagaz.

Oin, plana herritarrei aurkeztuko jakie. Honeek plana balorau eta hobetuteko aukerea izango dabe urri bigarrenaren 5eko saioan, dimoztarren eretxiak be jaso gura ditue eta. Hurrengo pausua plana udal plenoan eztabaidatu eta onartzea izango da, zemendiko udal bilkuran seguru antzean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!