Euskaraldia

Euskaraldiaren Dimako herri batzordea batuko da bihar

Bea Azpiri 2022ko urr. 4a, 12:50

Zemendiaren 18tik abenduaren 2ra izango da Euskaraldia, hizkuntz ohituretan eragin gura dauan ariketa soziologiko masiboa. Aurtengo lema, "Hitzez ekiteko garaia da". 

Ahobizi edo Belarriprest moduan parte hartzeako izena emon daiteke Euskaraldiaren webgunean eta herrietan be hasi dira batzarrak egiten Euskaraldia prestatzeko. Diman eguaztenean, hilak 5, 18:00etan batuko dira herritarrak udaletxean, herri batzordean ekarpenak egiteko. Aurten, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak egindako kaleko euskerearen erabilerearen azterketearen datuakaz egin dau bat deialdiak eta Euskaraldi berezia espero da, datuen aurkezpenera gerturatutako dimoztarrak arduratuta agertu dira-ta.

Martxan dira Euskaraldiaren hirugarren edizinoa prestatzeko lanak. Pasau dan hilean zabaldu zan norbanakoren izen emotea, Euskaraldiaren bezperan, zemendiaren 17an, ariketearen hasikerea iragarriko daben ekitaldiak egingo dira eta bitartean, herrietako batzordeetan parte hartzeako konbitea egin dabe antolatzaileek.

Aurreko edizinoak

Euskaraldia, lehenengoz, 2018ko zemendiaren 23tik abenduaren 3ra egin zan, 225.000 herritar ingururen partaidetzeagaz. Antolatuteko Euskal Herri osoko 400 herritik gora ibili ziran beharrean, bakotxa bere herri batzordeagaz. Herriez gainera, entidadeek be sustatzaile moduan hartu eben parte: 200 entidade inguruk emon eben izena Euskaraldia euren ingurunean zabalduteko.

Bigarren edizinoa 2020ko zemendiaren 20tik abenduaren 4ra izan zan. Ehunka herri eta batzordek, eta milaka herritarrek hartu eben parte ariketan eta Ariguneak izan ziran orduko barritasun nagusia. 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!