ESKUPELOTEA

Hiru Hiriburuak txapelketako lehen kanporaketea irabazi dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2022ko urr. 4a, 11:24
argazkia: Hiru Hiriburuak.

Nora Mendizabalen laguntzeagaz, 22-11 garaitu ebazan dimoztarrak Miren Arraiza eta Enara Gaminde; domekako finalaurrekoan Etxegarai eta Oses izango ditue aurkari.

Domekan emon jakon hasikerea Gasteizko Ogeta frontoian aurtengo Hiru Hiriburuak eskupelota jaialdiari. Guztira, maila guztietako 60 bat pelotari egon ziran lehian 450 ikusleren aurrean eta eliteen artean, partidu bi jokatu ziran eguerdian: Amaia Aldai-Nora Mendizabal 22/11 Miren Arraiza-Enara Gaminde batetik, Olatz Beitia-Irati Zabala 5/22 Madalen Etxegarai-Uxue Oses bestetik. Beraz, hilaren 9an Bilbon jokatuko diran finalerdietan Aldai eta Mendizabal, Etxegarai eta Osesen kontra lehiatuko dira; Capellan eta Arrizabalaga barriz, Arraiza eta Gaminderen aurka.

Aldaik jokatutako partidua gora-behera handikoa izan da hasikeratik amaierara. Lehen zatian, Arraiza eta Gaminde aurretik joan dira. Gaminde izan da nagusi, Aldai jokoz kanpo itxita. Halanda be, dimoztarrak erritmoa hartu dauanean egoereari bueltea emotea lortu dau. Jokoa azkartu dau saketik be aurkariei min eginda, danera, lehen pilotakadeagaz zazpi tantu atera dauz jarraian eta orduan egin dau partiduak Aldai eta Mendizabalen alde.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!