Euskerea

Lau urtetan hamazortzi puntu bajatu da euskerearen erabilerea Diman

Asier Abrisketa 2022ko ira. 27a, 11:59

Josune Aramendi bertsolariak aurkeztuko dauz erabilerearen gaineko datu zehatzak eguenean, eskolan 18:30ean.

Arratia osoa lez, Dima da euskerearen arnasguneetako bat baina Euskal Herriko joerearen antzera, Diman be beherantza doa euskerearen erabilerea kalean. Hori da Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak, Dimako Udalak eta Abizarie alkarteak egindako azterketearen emoitza. Holan, azterketearen datu sakonagoak urri lehenengoaren 29an, eguena, aurkeztuko dauz Josune Aramendi bertsolariak Dimako eskolan, 18:30ean. 

2017an erabilerea %78,4an egoan baina 2021erako %60,5era bajatu da kalean entzuten dan euskera kantidadea. Hamazortzi puntuko aldea da hori eta batez be, gazteen artean gitxitu da erabilerea; 32,6 puntu. Adinekoen laurden batek be itxi dotso euskeraz egiteari eta helduen artean, bostetik batek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!