Eskupelotea

San Mateo Torneoko txapeldunordea izan da Amaia Aldai

Asier Abrisketa 2022ko ira. 26a, 11:20

Olatz Arrizabalaga eta Andrea Capellan izan dira irabazleak, Aldai eta Itxaso Erasuneri estu-estu irabazita, 22-20.

Zapatuan jokatu zan, Logroñoko (Errioxa) Adarraga frontoian Master Laboral Kutxa San Mateo Torneoaren finala. Aldai eta Erasunen aurkariak Arrizabalaga eta Capellan izan ziran eta tensino handiko partidua atzen honeek irabazi eben, 22-20.

Hasikeran, Erasun ez da ondo moldatu eta Capellan mantenidu da jokoaren protagonista lez. Halanda be, lehia partidu osoan mantenidu da eta gradak beteta, emozino handiko partidua izan da. Izan be, Aldaik irabazteko faltan daukan txapel bakanetako bat da San Mateokoa. Amaieran hurbildu dira, hamasei tantuan bardinduta egon dira-ta, baina aurkariek partidua eusten jakin dabe eta puntu biko aldeagaz gailendu dira atzenean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!