herri kirolak

Aitzol Atutxa, Euskal Pentatloiaren lehian

Asier Abrisketa 2022ko ira. 23a, 11:38
Finaleko parte-hartzaileak, Otaegi faltan.//Argazkia: Euskal Pentatloia.

Zapatuan, 22:00etan jokatuko dira Azpeitiako zezen plazan V. Euskal Pentatloiaren andrazko eta gizonezkoen finalak.

Aitzol Atutxa azkolari dimoztarrak V. Euskal Pentatloiaren finala jokatuko dau bihar, gaueko 22:00etan Azpeitian; Etb1-en be egongo da ikusgai finala. Atutxak beste bost probalari izango ditu aurrez-aurre. Finalaurrekoan Atutxak baino lan hobea egin eben Xabier Zaldua, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Julen Gabirondo Ioritz Gisasola Zelai IV.a, eta bere atzetik geratu zan Joseba Otaegi.

Gizonezkoen finalaz gain, andrazkoena be jokatuko da Karmele Gisasola, Lucía Orbe eta Nerea Arrutiren artean.

Sei gizonezkoek, bost probak ahalik eta arinen egin beharko dabez. Finalaurreko proba bardinak dira, baina luzeagoak: 100 kiloko harriari hogei jasoaldi, giza proban 400 kiloko harriagaz bina plaza, azkoran hiru kanaerdiko, 50 kiloko txingakaz sei plaza eta korrikan hiru kilometro.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!