martxa

Bihar egingo da Dimako Ermiten Ibilbidea

Asier Abrisketa 2022ko ira. 23a, 10:55
Baltzolako Lontzo Deuna ermitea.

Herriko parrokia eta hamabost ermita bisitetako aukerea egongo da, 32 kilometroko ibilbidean.

Zapatuan, hilak 24, izango da urteroko Dimako Ermiten Ibilbidea. Oinez zein mendiko bizikleteagaz egin daiteke 32 kilometroko martxea; oinez 07:00retan frontoi txikitik urtenda eta bizikletaz, 09:00etan urtenda. Parrokia eta beste hamabost ermiten ingurutik pasauko da bidea. Baina osorik egin beharrean, bakotxaren neurriko zatia be egin daitekeala azaldu dabe antolatzaileek.

Bisitauko dira eraikin erlijiosoak Piedadea, San Pedro parrokia, San Migel Txiki, Roke Deuna, San Inazio, Santa Magdalena, San Blas Urriko, San Fresku,  Lontzo Deuna, Santa Mañe, Santa Apolonia, San Antolin, Bizente Deuna, Santa Ageda, San Millan, Santiago eta San Balentin dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!