berbaldia

Atzen borondateen dokumentua prestetako berbaldia egongo da Diman

Asier Abrisketa 2022ko ira. 21a, 13:17

Gaur, hilak 21, 18:30ean emongo dau Aita Menni Ospitaleko Egoitz Zabalak berbaldia Abaroa aretoan.

Atzen borondateen dokumentua, ofizialki Aurretiazko Borondateen Dokumentua, mediku taldeari zuzendutako dokumentua da. Bertan, adin nagusiko edozein personak, judizialki ezgaituta ez dagoan eta askatasunez jarduten dauan bitartean, jasota ixten dauz jarraibide batzuk, etorkizunerako. Hau da, bere borondatea adierazoteko gai ez danerako erabil daitezan. Adibidez, zelango heriotzea gura dauan edo atzen momentuak nogaz pasau gura dauzan adierazoteko.

Dokumentu hori edozein momentutan aldatu edo atzera bota daiteke, ebatziak hartzeko gaitasunari eusten jakon bitartean. Une horretara arte, personearen ebatziak izango du lehentasuna dokumentuan jasotakoaren gainetik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!