Dimagia

Aste amaiera magikoa Diman

Asier Abrisketa 2022ko ira. 20a, 16:47
Asier Kidam magoaren ikuskizuna.

Eguen, bariku eta domekan zazpi mago batuko dauz Dimagia ekimenak; Run Run, Aratz eta Walas arratiarren parte-hartzeagaz.

Hilaren 22, 23 eta 25ean ospatuko da Dimagia jaialdia Diman. Magia saio desbardinak egongo dira eguen eta bariku arrastian; domekan barriz, Arratiako ekoizle eta artisauen azokea be egongo da. Magia saio bereziena, hilaren 23koa izango da. Izan be, Arratiako magoen txoko magikoak saioan hiru arratiar egongo dira euren trukuak erakusten: Arteako Run Run magoa, Igorreko Aratz eta Dimako Walas Magoa. Halanda be, guztira lau saio desbardinek osotuten dabe Dimagiako eskaintzea, zazpi magogaz.

Egitaraua

Urri lehenengoak 22, eguena
  • 19:00etan, Asier Kidam: Sekreturik ez. Helduentzako magia saioa, eskolako kamaran.
Urri lehenengoak 23, barikua
  • 18:30ean, Arratiako magoen txoko magikoak. Plazatik hasita, Gora Bihotzak alkartearen eskutik.
  • 20:00etan, Enikma magoak: Gertuko magia. Frontoi txikitik hasita.
Urri lehenengoak 25, domekea
  • 11:00etan, Arratiako ekoizle eta artisauen azokea. Frontoi txikian.
  • 13:00etan, Eriz magoa: Auskalo. Frontoi txikian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!