jantzak

Jantzari bila dabil Gazte Barri

Asier Abrisketa 2022ko ira. 20a, 11:54

Dimako jantza taldeak urri bigarrenean hasiko dauz LH eta DBHko gaztetxoentzako klaseak.

Gazte Barri Dantza Talde dimoztarrak sei urtetik gorakoentzako euskal-jantza saioak egingo dauz aurtengo kurtsoan Elexalde gelan. Urri bigarrenaren 13an ipiniko dira martxan eta ikasle barrientzako, lehenengo hilea doban izango da. Gero, hiru hilebetero ordaindu beharko dira umeko 45 euro, edo 70 euro neba-arrabak izan ezkero.

Talde bi egingo ditue, txikiena eta nagusiena. Nagusiek eguenetan izango ditue klaseak, 16:30etik 17:30era, urri lehenengoaren 13tik hasita. Bertan batuko dira LH4, LH5, LH6 eta DBH mailetakoak. Txikien taldeak barriz barikuetan batuko dira, 16:45etik 17:45era, urri bigarrenaren 14tik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!