Eskupelotea

Ruiz de Infante ez da sailkatu Plazaz Plazako finalera

Bea Azpiri 2022ko ira. 19a, 13:08

II. Plazaz Plaza txapelketako jokalariak.

Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendik, Andrea Aldaregia eta Iera Agirreren kontra 15-22 galdu eben Dulantziko finalaurrekoa.

Dulantzin jokatu zan finalerdietako partidua urri hehenengoaren 19an. Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendik ezin izan eben finalerako txartela lortu, Andrea Aldaregia eta Iera Agirreren kontra 15-22 galdu eben-eta. 

Aldaregia eta Agirrek baino hobeto hasi eben partidua Ruiz de Infante eta Ruiz de Larramendik, baina sekulako lana egin eben defensan urdinek eta arriskuak hartu behar izan ebezan gorriek. Arrisku horreetan, euren aurkariek baino huts gehiago egin ebezan Ruiz de Infantek eta Ruiz de Larramendik eta partidua urdinek irabazi eben.

Finala, Etxaurin jokatuko da datorren zapatuan. Bertan, Barrocal eta Mendiburu, Aldaregia eta Iturriagagaz neurtuko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!