Artaun auzoko Antzasti Museoak Inbigu Gypsy Jazz taldea dakar zapatu arrastian, zuzeneko kontzertua eskaintzeko. Sarrerak aldez aurretik lortu daitekez museoaren webgunean eta zortzi euroko balioa izango dabe, txakolin kopa bat barne. Hamabi urte azpikoentzako, sarrerea doban izango da, baina info@antzasti.eus helbidera bialdu behar da mezu bat, abisatzeko.
InbiGu Gipsy Jazz 2019an sortu zan eta ordutik swing, hot jazz eta Django Reinhardt sortzailearen ijito zuztardun musiken nahasketatik jaiotako jazz berezia plazaratuten dabe. Carlos Velascok, Victor Delgadok, Aitor Torrek eta Gurutze Etxebarriak osatzen dabe Gypsy Jazz taldea. Kontzertuetan jazz kantu klasikoen artean bidaiatzen dabe entzuleek, rock klasiko eta euskal kantekin tartekatuta. Diman, oin dala urtebete egon ziran atzenengoz, Andra Sortzaile eta Ekintzaileen Azokan.